ERROMANIKOAREN EZAUGARRI ORROKORRAK
- Mendebaldeko Europa guztira zabaldu zen XI.mendetik aurrera.
- Arte erlijiosoa da: artelanen helburua fededunak Jainkoarengana hurbiltzea zen.
- Arte sinbolikoa da, guztiak mezu bat erakutsi nahi du.
- Artistak artisau hutsak ziren.
- Funtzioa: arte erlijiosoa, elizak, katedralak* eta monastegiak eraikitzen ziren.
- Ezaugarriak:
- Materiala: harria
- Elementu arkitektonikoak: kanoi-ganga, kupulak, erdi puntuko arkuak, pareta lodiak eta kontrahormak.
- Tamaina txikia.
- Argi gutxi.
- Latindar gurutzedun oinplanoa.
ESKULTURA:
- Funtzioa: Arte erlijiosoa:lanek bizitza espirituala islatzen zuten, ez edertasuna
- Hezteko helburua: eszenek erlijio kristauaren gertakari eta gai nagusiak erakusten zituzten.
- Estiloa:
- Eskulturak arkitekturari egokitzen zitzaizkion.
- Ez daukate naturalismorik*.
- Polikromia, kolore biziekin margozten ziren.
- Kokapenagatik: elizako portaleetan edo zutabeen kapiteletan.
- Materialengatik: harrizkoa edo egurrezkoa.
- Gaiagatik: Ama Birjina Umearekin, Kristo gurutziltzatua
PINTURA:
- Funtzioa: Arte erlijiosoa: lanek bizitza espirituala islatzen zuten, ez edertasuna.
- Hezteko helburua: eszenek erlijio kristauaren gertakari eta gai nagusiak erakusten zituzten.
- Estiloa:
- Naturaltasun eza.
- Pertsonaien hierarkizazioa tamainagatik.
- Gai erlijiosoak.
- Kolore biziak. Irudiak marra beltz lodiarekin inguratzen ziren.
- Atzealdean ez zen paisaiarik jartzen.
- Motak:
- Horma pinturak: elizetako hormetan: freskoen teknika*.
- Taula gaineko pintura: aldareen eta erretaulen aurreraldea; tenplearen teknika*.
- Miniaturak: liburuak ilustratzeko.
*Katedrala: gotzain baten egoitza den eliza.
*Naturalismoa: Errealitatea adieraztea.
*Freskoa: pintatzeko teknika; kare bustitako geruza baten gainean, kolorea aplikatzen da; lehortzean karea kristaldu egiten da eta koloreak modu iraunkorrean finkatzen ditu.
*Tenplea: teknika horretan, koloreak egiteko, pigmentuak arrautzaz edo itsasgarriz eta ur epelez nahasten dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina