Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

SURREALISMOA


          Surrealismoa 1920ko hamarkadan sortutako arte modernoaren mugimendua da, André Breton bultzatzaile nagusi eta Paris erdigune eduki izan zituena, mundu osoan zabaldu bazen ere. 
          Mugimendua margolaritzazinema,literatura eta musika arloetan burutu zen batik bat eta aurreko hamarkadetan garatutako kubismoa ordezkatu zuen. Automatismo psikikoaren bidez ordu arteko gizarte moldeak eta arte eta kultura balioak irauli nahi zituen eta XX. mendeko artean eta pentsaeran eragin handia izan zuen. Surrealismoaren jarraitzaleei eta horiek egindako lanei surrealista deritze.
          Ametsen munduan eta subkonzienteako kontuetan oinarritzen ziren bere gaiak; idazkera automatikoa eta txiripaz sortutako kontuei arreta handia jarriz. Surrealistek ametsa, irudimena, grina, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burgesiaren kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko.
           Estetika naturalista ere bazuen, Surrealismoak, batzutan: Salvador Dali; nahiz eta besteetan abstraktua izan: Joan Miró.
          Lehenengo urteetan bat egin zuten artisten artean, Louis AragonMan RayTristan TzaraPaul KleeGiorgio de ChiricoSalvador DalíJoan MiróLuis BuñuelRené Magritte eta Max Ernst ditugu. Marcel Duchamp eta Frida Kahlo, besteak beste, surrealismotik gertu ibili ziren, ofizialki bat egin ez bazuten ere.
Artistak
Mugimendu honetako ordezkari batzuk dira: Marx Ernst, Frida Kahlo, Marc Chagall, Joan Miró, Man Ray, Salvador Dalí, René Magritte, Yves Tanguy, Oscar Dominguez.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina