Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

FAUVISMOA

Fauvismoa (frantsesezko fauve hitzetik dator, hots, basapiztiaXX. mendeko hasieran sortu eta biziraupen laburra izan zuen margolaritza modernoko mugimendua izan zen.
Izadiaren formak bere horretan irudikatzea erdeinatzen zutelako eta margoen harmonia "basatiak" eratzen ahalegintzen zirelako, fauvista -basati, alegia- esan zitzaion 1905ean Parisen erakusketa bat egin zuen margolari gazte talde bati, eta fauvismo deitu zioten haiek sortu zuten higikundeari. Margolari talde honen arabera, artelanaren ezaugarri piktorikoak bereziki nabarmendu behar ziren eta, inpresionismoan ez bezala, kolorearen indarra aldarrikatzen zuen irudikapenaren gainetik.
Pintura-mugimendu gisa, 1900aren inguruan hasi zen eta bere azkenak 1910tik aurrera ere kausi ahal izan arren, berez 3 urte besterik ez zuen iraun (1905-1907) eta hiru erakusketa baino ez zituen izan. Estilo honen buruak Henri Matisse eta AndrĂ© Derain izan ziren.

Taldea Frantzian agertu zen 1903 eta 1907 bitartean. Haien estiloa indartsua da, akademizismotik urruti. Haien ezaugarriak dira: izaera liriko eta espresiboa, kolorearen bidez irudikatua; kanpoko eta barruko mundua elkartzeko gogoa; oinarrizko eta sinpleak diren gauzak bilatzen dituzte; gaien artean paisaiak, ibaietako eszenak eta eszena lirikoak irudimenako pisu garrantzitsuaz; errealitatea era subjektibo batean irudikatzen dute; kolorean jartzen dute arreta, kolore puruak, saturatuak, lauak, lerroz inguraturik eta gaiari edo irudiari erreferentziarik egin gabe; sintesi formala; perspektiba espazialaren eliminazioa; formen definizioaren eliminazioa klaroskuroan oinarriturik; kultura exotiko eta primitiboekiko erreferentziak; espazio piktorikoak sortzen zituzten dekorazioko motiboetan oinarriturik eta horma-papera edo artisautzatik hartuta.
EZAUGARRIAK:
  • Ez dute errealitatea kopiatu nahi.
  •  Kolore biziak erabili zituzten, eta bere garaiko jende asko asaldatu zuen ezaugarria zen. Koloreak beren horretan ezartzen zituzten koadroan: gorriminak, horiak, herdeak Vlaminckek; gorriak eta urdinak Derainek; laranjak eta ubelak Matissek eta Manguinek. Denek ez zuten margo eskala bera erabiltzen, baina denek erabili zituzten kolore bizi horiek, aldez aurretik azterketa sakonak egin ondoren, batez ere Gauguin-en eta Van Gogh-en obran. Koloreak balio adierazkor bat zuen haientzat, eta zirrarak adierazteko erabiltzen zuten mugimenlua irudikatzeko bezainbat.
  • Fauvistek bidaia asko egin zituzten, eta paisajea landu zuten gehienbat: Paris eta bere inguruak, NormandiaKosta UrdinaAnberesLondres. Oso ikuspegi arruntak ziren: kale xumeak, portuak eta itsasertzak. Ez zuten ez paisaje fantastikorik edo heroikorik pintatu, ez pertsonaia aipagarririk, eta, oso bakan baizik ez, izadi hilik.
  • Sakontasun sentsazioa sahiestu
  • Bolumenak pintzelkada  gogorrez nabarmendu.
  • Errealitatea modu idilikoan adierazi

ARTISTAK:
Matisse, Derain, Vlanmick, Marquet, Dufy ...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina