XIX. mendeko azken herenean inpresionismoa sortu zen, Frantzian . Mugimendu hark korronte eta aldaketa ugari batzen zituen eta sekulako iraultza eragin zuen natura aztertu eta berau objektu artistiko bihurtzerakoan.
Inpresionismoa pintore independente eta gazte batzuek abian jarri zuten
abentura izan zen. Pintore horiek —Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir,
Camille Pisarro, Alfred Sisley, Paul Cézanne, Edgar Degas eta Berthe
Morisot, nazkaturik eta haserre Parisko Erakusketa ofizialean parte
hartzen uzten ez zietelako, erakusketa publiko bat antolatu zuten Nadar
argazkilariaren etxean, Parisen, 1874ko maiatzaren 17ean. Hara azaldu
zen kritikari batek Moneten
Impression, soleil levant margolana irrigarri utziz. Taldea 1886an desegin zen, zortzigarren erakusketaren
ondoren. Gero, inpresionismotik beste pintura-joera bat sortu zen,
postinpresionismoa, eta Cézanne hil zenean desagertu zen, 1906. urtean.
Ezaugarriak:
- Argiaren efektuak adierazten saiatu ziren. Bizkor lan egiteko aukera ematen zuten teknikak erabili beharra eragin zuen horrek, argitasun une hori mihisean islatuta gera zedin.Argi naturalaren
eraginez, formak koloreetan disolbatzen dira. Koadroak “inpresio” iheskor eta
errepikaezinak dira. Pintura azkarra da, ez dago prozesu piktoriko luzerik.
- Aire librean egindako pintura. Gaiak markatzen du baina gehiago estudioko konposaketa mekanikoegia konpontzeko intentzioa
- Natura eta eguneroko bizitzaren egoerak ziren gai nagusiak. Horiek adierazteko, batzuetan adierazitako errealitatearen zati batzuk bakantzen zituzten, bere ezaugarri plastikoak bakarrik azpimarratzeko asmoz.
- Arreta berezia jartzen paisaian, bai herritarra baite hiritarra ere; fugazitatea harrapatu nahi dute. Benetako paisaiak dira, independienteki politak edo itsusiak izan. Garrantzirik gabeko gauzak dira, aisialdia, dantzak eta tabernak bezala. Mezua duen gai garrantzitsuari uko egiten diote.
- Kolorea argiari lotuta dago zuzenean. Kolore argitsu, bizi eta puruak, zuzenean aplikatzen dira mihisean, bat bestearen gainean, eta nahasketa ikuslearen begian egiten da. Errekurtso honekin bizitasun kromatikoa irabazten dute. Itzalak ez dira ilunak eta kolore osagarriez betetzen diren zonaldetara mugatzen dira, era honetan kolorea indartu egiten delako.
- Pintzelada askeak, motzak eta azkarrak. Hau beharrezkoa da atmosferako efektuak hobeto harrapatzeko eta koloreko mantxa handiak, materia ugariekin erabiltzen dute. Lerroa desagertzen da eta pintzeladak eta koloreak balio nagusiak dira.
Artistak:
|
Claude Monet. Nenufareak
|
|
Degas. Dantxa. |
|
Renoir. Le moulin de la Galette. |
|
Camille Pisarro. Place du Theatre Francais Rain Effect. |
POSTINPRESIONISMOA
//www.slideshare.net/mfresnillo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina