Postinpresionismoa Frantzian garatu zen inpresionismo ondoren azken estilo honi erantzun nahian mugatua zelako. Mugimendu honetan aurkitzen ditugu artista talde bat: Cezanne, Gauguin eta Van Gogh. Haietako gehienak pinturan hasi ziren inpresionistak bezala baina gero aldatu zuten estilo pertsonalago bat lortzeko. Beraientzat ez zen nahiko natura irudikatzea eta espresio handiagoa zuten formak nahiago zituzten. Argia eta kolorea erabiltzen jarraitu zuten baina askatasun handiago zeta ohiko teknikak jarraitu gabe. Haien lana ondoko mugimendu askotako oinarria izango da.
EZAUGARRIAK
- Forma eraikitzeko, marrazkia eta objektu eta giza irudiekiko interesa.
- Beren sentimenduak edo errealitateari buruzko ikuspuntua adierazi zuten.
- Egokitzapena bolumena (Inpresionistek desegina) eta gustu estetiko puruaren artean (Cezanne).
- Obra ulertzen da forma geometrikoen multzo bat bezala (Cezanne)
- Koloreen kontrasteak planoa keta formak bereizteko.
- Efektu piktorikoak egituretan oinarrituak, bai espazialak baita kromatikoak ere.
- Kolore puruen erabilera zama emotibo handiz (Van Gogh) edo mugatua (Gauguin).
- Konposaketa imaginatiboak pintzelada kurboaz angustia eta barruko arazoak irudikatzeko (Van Gogh).
- Gai exotikoekiko interesa (Gauguin) edo klaseetatik kanpokoengan (Tousouse-Lautrec).
- Konposaketa sinple eta estatikoak, armonia kromatikoa lortu nahi zutela, profil oso definituekin (Gauguin).
ARTISTAK
|
GAUGUIN
|
|
VAN GOGH |
|
CÉZANNE |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina