Gerra napoleonikoak zirela-eta, Ekialeko kulturaren berri izan zen berriro (Egipto, India), eta kultura hori Europakoan eragina izaten hasi zen. Gainera mugimendu iraultzaileek berrrikuntza ugari eragin zituzten ideietan eta bizimoduetan.
- Neoklasizismoaren kontra egin zuen, eta arrazoimen eta klasikoei uko egin. Halaber, sentimenduak adieraztea balioesten zuten gehien.
- Erdi Aroko ereduetan bilatu zuten inspirazioa, eta ez garai klasikoan. Erdi Aroan giroturiko eleberri historikoak modan jarri ziren; arkitekturan, berriz forma gotikoak erabiltzen hasi ziren (neogotikoak).
- Munduari eta gizakiari buruzko ikuspegi berri bat nagusitu zen: irudimenaren, fantasiaren eta sormenaren nagusitasuna aldarrikatu zuten , eta arau akademikoekiko askatsun gehiago lortu zuten.
ARKITEKTURA
Erdi Aroko estiloak eta ekialdekoak.
Londres-eko Parlamentua
Brighton-eko Errege Pabilioa
PINTURA
Mugimendu handiz eta muturreko sentimendu sutsuz beteriko margolanak egin zituzten. Sarritan, Ekialdeko gaiak erabiltzen ziren.
- Frantzian Delacroix eta Gericault.
Askatasuna heriaren gidari. Delacroix.
- Britania Handian, Turner eta Constable
Urperatzea. Turner
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina