Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

ESPRESIONISMOA

ESPRESIONISMOA


          1905-1925 urteetan Ipar Europan eta, bereziki, Alemanian zabaldutako abangoardiako arte mugimendua izan zen Artearen arlo ezberdinetan garatu zen, hala nola, margolaritza, arkitektura, literatura,antzerkia, zinema, musika eta dantza

          Espresionismoa Alemanian hasi zen hedatzen, eta Europa guztira zabaldu zen Lehen Mundu Gerraren ondoren.
       XIX. mendearen bukaeratik 1925. urte ingurura arteLehen Mundu Gerraren aurreko giro gorabeheratsu eta ilunaren inguruan zabaldu zen espresionismoa, Alemaniatik Europa guztira. Margolaritzari dagokionez, inpresionismoaren eta naturalismoaren kontrako erreakzio gisa antolatu zen higikunde espresionista. Aitzindariak , Edvard MunchJames EnsorGeorges Rouault eta Gustav Klimt izan ziren. Artista espresionistak bere sentiberatasunaren arabera irudikatzen du mundua: norberaren ikuspuntuak eta ikusmoldeak moldatzen dute errealitatea.
Alemanian bi taldek jarri zituzten estetika modu berri haren oinarriak: Die Brücke eta Der Blaue Reiter taldeek hain zuzen. 

  • Die Brücke (euskaraz Zubia) taldea 1905ean sortu zen, Dresden hirian, tradizio akademikoarekin hautsi eta orduko gizarteari aurre egin nahiak elkartzera bultzatu zituen artista batzuen ekimenez. Talde hartatik sortu ziren Alemaniako espresionismoaren lehenengo adierazpenak. Taldearen burua Ernst Ludwig Kirchner pintorea (1880-1938) izan zen. 
  • Der Blaue Reiter (euskaraz Zaldun urdina) taldea, berriz, 1910ean sortu zen, Munichen, artearen adierazpideak berriztatzeko asmoz bildu ziren pintore batzuen ekimenez. Taldearen fundatzaileak Vasili Kandinski (1866-1944) eta Franz Marc (1880-1916) margolariak izan ziren.
Talde honetako partaideak dira Beckmann, Dix, Grosz, Marc, Macke, Kandinsky, Klee. Ez dute programa zehatz bat. Haien norabidea espiritualagoa da. Haien helburua nazioarteko erakusketak koordinatzean datza haien idazki polemikoak indartzeko.


Talde honetako artisten ideiak ez dira iraultzaileak baina bai klasizismoaren kontrakoak. Matisse, ekialdeko artea eta musikaren eraginak dituzte. Sinboloak tresna arruntetara mugatzen dira komunikatzeko estetika nagusi den bitartean. Mugimendu honetako ezaugarriak dira: kolorearen eta honen esanahiaren garrantzia; primitibismoa; inprobisazioa; lerro eta forma desberdinen erabilera; bihurguneak, zig-zag, mantxak; artea komunikazio bezala ulertzen da.
EZAUGARRIAK.
  • Pertsonen egonezina, beldurra eta ikara adierazten zuen, margolan bortitzetan eta estugarrietan.
  • Ordena, oreka, armonia eta perfekzioa baztertu
  • Objetuen deformazioa konszientea. Ideia bat adierazi nahi dute, edertasunaren aurretik.
  • Erabiltzen dituzten koloreak ez datoz bat errealitatearekin eta kolore ilunak (beltza, urdina) gustokoak dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina