Pop Artea mugimendu artistiko bat da, 1950eko hamarkadaren erdialdean sortu zena aldi berean Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura urbanoa, marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak.
Gerraosteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artista masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herriarentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak "gai nagusietatik" gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-en Campbell Zopa Lata famatua.
Hasieran arbuiatua, Pop Artea denborarekin onarpena eta ospea lortzen hasi zen eta gutxinaka mugimendu elitista bihurtu zen, hasierako helburu herrikoia baztertuz, 1960ko hamarkadako arte mugimendu nagusia bilakatu zen arte.
- XX.mendean 50 hamarkadaren amaieran (Inglaterran eta AEBtan) agertzen den mugimendu artistikoa da
- AEBtan izango du garrantzi gehiena; oso azkar jarraitzaile gazte ugari bereganatuz
- Kultura berezi bati eman zion haisera. Forma eta gai erraz eta dibertigarriekin. Edonork ulertzekoak
- Bestelako korronte "zailagoei" (irrazionalismoa, zientifismoa,...) kontrajarriz
- Kontsumo gizartea bihurtuko da artisten objetu
- Gaiak aldizkari, telebista, iragarki kartel, komiki zein zineko artistetatik hartzen dituzte
- Imaginak diren bezalakoak hartzen dira, edertu gabe eta askotan serie luzeak osatuz
- Kolore fuerteak ("chillones"), inpertsonalitatea, errepikapenak,...nagusitzen dira
- Nolabaiteko tabuekin apurtu nahi da eta errealitateko objetuak, erabiltzeko prestaturik daude; artistak soilik bere kontestutik ateratzen ditu
- Artista garrantzitsu bezala: Andy Warhol(1928-1987) estatubatuarra daukagu
ANDY WARHOL
- Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzaile komertziala izan zen
- -Bere hasierako obratan jadanik objetu komertzial oso ezagunekin jokatzen du(sopa ontziak, jaboi ontziak, coca-cola latak,...)
- -Oso ohikoak dira irudien serie edo errepikapenak
-Hasiera batean margoa erabili arren, gerora serigrafia(http://eu.wikipedia.org/wiki/Serigrafia) erabiltzen hasiko da
-Berarentzat Artea kontsumorako beste produktu bat besterik ez da
-“el significado de mi obra está en la superficie, detrás de ella no hay nada ” -Artisten talde bat sortu zuen "Factory". Artea, musika zein zinearen inguruko artistak elkartuz -Warhol, adibidez, Velvet Underground (Lou Reed) taldeko manager izan zen -Obrak aipagarrienak: - Latas de sopa Campbell (1962-New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa-mihise gaineko pintura sintetikoarekin egina)
- Marilyn Monroe-ren erretratua (1964 inguruan-mihise gaineko serigrafia)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina