Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

KUBISMOA


Kubismoa arte modernoaren mugimendu abangoardista da, XX. mendeko lehenengo bi hamarkadetan eta Frantzian garatutakoa. Pablo Picasso, Georges Braque eta Juan Gris bultzatzaile nagusiak izan ziren margolaritza eta eskulturaarloetan. Poeten artean, berriz, Guillaume Apollinaire eta Jean Cocteau aipatzekoak dira, besteak beste
Kubismoa Parisen sortu zen 1907 inguruan. Sorreran, emozioen eta sentsualitatearen adierazpidea helburutzat zuen aurreko artearen kontrako erreakzio intelektuala izan zen; hala, kubisten margolaritza sistema analitikoa zen, eta hiru dimentsiotako objektuak zatikatuak eta aldi berean ikuspegi desberdinetatik berriro definituak margotzen zituzten. Uko egiten zioten artearen oinarrizko printzipio bati, arteak izadiari imitatu behar diola esaten duenari; eta kubistek beren artea izadian oinarritzen bazuten ere, ez ziren espazioa, forma, kolorea, berregiten saiatzen, aitzitik, errealitatea desitxuratua margotzen zuten.
]

  • Kubismoaren lehen aldian (1907-1912), lanak, hala nola P. Picassorenak eta G. Braquerenak, adimenari zuzenduak ziren; aldi horri "errealismo kontzeptuala" deitu izan zaio, objektuak adimenak, ez begiak, antzematen dituen bezala ageri baitira margotuak.


Kubismoa berez margolaritzako estiloa bada ere, eragin handia izan du XX. mendeko arkitekturan eta eskulturan. Eskultore kubisten artean Alexander Archipenko, Raymond Duchamp-Villon eta Jacques Lipchipitz dira aipatzekoak. Bestalde, Le Corbusier arkitektoak 1920-1930. urteetan egin zituen lanak ere kubismoaren estetikan oinarritzen dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina