Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

2012(e)ko azaroaren 4(a), igandea

ARTE ERROMANIKOA

ERROMANIKOAREN EZAUGARRI ORROKORRAK

  • Mendebaldeko Europa guztira zabaldu zen XI.mendetik aurrera.
  • Arte erlijiosoa da: artelanen helburua fededunak Jainkoarengana hurbiltzea zen.
  • Arte sinbolikoa da, guztiak mezu bat erakutsi nahi du.
  • Artistak artisau hutsak ziren.
ARKITEKTURA:
  1. Funtzioa: arte erlijiosoa, elizak, katedralak* eta monastegiak eraikitzen ziren.
  2. Ezaugarriak:
  • Materiala: harria
  • Elementu arkitektonikoak: kanoi-ganga, kupulak, erdi puntuko arkuak, pareta lodiak eta kontrahormak.
  • Tamaina txikia.
  • Argi gutxi.
  • Latindar gurutzedun oinplanoa.

ESKULTURA:

  1. Funtzioa: Arte erlijiosoa:lanek bizitza espirituala islatzen zuten, ez edertasuna
  2. Hezteko helburua: eszenek erlijio kristauaren gertakari eta gai nagusiak erakusten zituzten.
  3. Estiloa:
  • Eskulturak arkitekturari egokitzen zitzaizkion.
  • Ez daukate naturalismorik*.
  • Polikromia, kolore biziekin margozten ziren.
     4. Motak:
  • Kokapenagatik: elizako portaleetan edo zutabeen kapiteletan.
  • Materialengatik: harrizkoa edo egurrezkoa.
  • Gaiagatik: Ama Birjina Umearekin, Kristo gurutziltzatua

PINTURA:


  1. Funtzioa: Arte erlijiosoa: lanek bizitza espirituala islatzen zuten, ez edertasuna.
  2. Hezteko helburua: eszenek erlijio kristauaren gertakari eta gai nagusiak erakusten zituzten.
  3. Estiloa:
  • Naturaltasun eza.
  • Pertsonaien hierarkizazioa tamainagatik.
  • Gai erlijiosoak.
  • Kolore biziak. Irudiak marra beltz lodiarekin inguratzen ziren.
  • Atzealdean ez zen paisaiarik jartzen.
  1. Motak:
  • Horma pinturak: elizetako hormetan: freskoen teknika*.
  • Taula gaineko pintura: aldareen eta erretaulen aurreraldea; tenplearen teknika*.
  • Miniaturak: liburuak ilustratzeko.
______________________________________________________________________________

*Katedrala: gotzain baten egoitza den eliza.

*Naturalismoa: Errealitatea adieraztea.


*Freskoa: pintatzeko teknika; kare bustitako geruza baten gainean, kolorea aplikatzen da; lehortzean karea kristaldu egiten da eta koloreak modu iraunkorrean finkatzen ditu.

*Tenplea: teknika horretan, koloreak egiteko, pigmentuak arrautzaz edo itsasgarriz eta ur epelez nahasten dira.