Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

ERROMANTIZISMOA


          Gerra napoleonikoak zirela-eta, Ekialeko kulturaren berri izan zen berriro (Egipto, India), eta kultura hori Europakoan eragina izaten hasi zen. Gainera mugimendu iraultzaileek berrrikuntza ugari eragin zituzten ideietan eta bizimoduetan.

          Hona hemen ezaugarri nagusiak:
  • Neoklasizismoaren kontra egin zuen, eta arrazoimen eta klasikoei uko egin. Halaber, sentimenduak adieraztea balioesten zuten gehien.
  • Erdi Aroko ereduetan bilatu zuten inspirazioa, eta ez garai klasikoan. Erdi Aroan giroturiko eleberri historikoak modan jarri ziren; arkitekturan, berriz forma gotikoak erabiltzen hasi ziren (neogotikoak).
  • Munduari eta gizakiari buruzko ikuspegi berri bat nagusitu zen: irudimenaren, fantasiaren eta sormenaren nagusitasuna aldarrikatu zuten , eta  arau akademikoekiko askatsun gehiago lortu zuten.
ARKITEKTURA
          Erdi Aroko estiloak eta ekialdekoak.

Londres-eko Parlamentua
Brighton-eko Errege Pabilioa


PINTURA
          Mugimendu handiz eta muturreko sentimendu sutsuz beteriko margolanak egin zituzten. Sarritan, Ekialdeko gaiak erabiltzen ziren.
  • Frantzian Delacroix eta Gericault.
Medusa. Gericault.
Askatasuna heriaren gidari. Delacroix.
  • Britania Handian, Turner eta Constable
Urperatzea. Turner


  • Espainian Madrazo eta Pérez Villaamil.

Zezenketa herrian. Péerez Villaamil

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina