Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

INPRESIONISMOA


             XIX. mendeko azken herenean inpresionismoa sortu zen, Frantzian batik bat. Mugimendu hark korronte eta aldaketa ugari batzen zituen eta sekulako iraultza eragin zuen natura aztertu eta berau objektu artistiko bihurtzerakoan.

Ezaugarriak:

  • Helburu nagusia  argiaren efektuaren aldaketak eragiten duen ondorioa bilatzea zen. Bizkor lan egiteko aukera ematen zuten teknikak erabili beharra eragin zuen horrek, argitasun une hori mihisean islatuta gera zedin.
  • Natura eta eguneroko bizitzaren egoerak ziren gai nagusiak. Horiek adierazteko, batzuetan adierazitako errealitatearen zati batzuk bakantzen zituzten, bere ezaugarri plastikoak bakarrik azpimarratzeko asmoz.
  •  Arreta berezia jartzen paisaian, bai herritarra baite hiritarra ere; fugazitatea harrapatu nahi dute. Benetako paisaiak dira, independienteki politak edo itsusiak izan. Garrantzirik gabeko gauzak dira, aisialdia, dantzak eta tabernak bezala. Mezua duen gai garrantzitsuari uko egiten diote. 
  • Kolorea argiari lotuta dago zuzenean. Kolore argitsu, bizi eta puruak, zuzenean aplikatzen dira mihisean, bat bestearen gainean, eta nahasketa ikuslearen begian egiten da. Errekurtso honekin bizitasun kromatikoa irabazten dute. Itzalak ez dira ilunak eta kolore osagarriez betetzen diren zonaldetara mugatzen dira, era honetan kolorea indartu egiten delako.
  • Pintzelada askeak, motzak eta azkarrak. Hau beharrezkoa da atmosferako efektuak hobeto harrapatzeko eta koloreko mantxa handiak, materia ugariekin erabiltzen dute. Lerroa desagertzen da eta pintzeladak eta koloreak balio nagusiak dira.
  • Aire librean egindako pintura. Gaiak markatzen du baina gehiago estudioko konposaketa mekanikoegia konpontzeko intentzioa.


Artistak: 

Claude Monet. Nenufareak

Degas. Dantxa.

Renoir. Le moulin de la Galette.
Camille Pisarro. Place du Theatre Francais Rain Effect.










 POSTINPRESIONISMOA //www.slideshare.net/mfresnillo/postinpresionismoa-presentation