Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

ARTE ABSTRAKTUA


         Arte abstraktua mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen artea da. Hortaz, kolorea eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. XX. mende hasieran, abstraktu hitza arte mota zehatza adierazteko erabiltzen zen, batez ere kubismoa eta futurismoa, zeinetan agertzen ziren egiazko irudiak era sinpletuan ala bere jatorrizko formak azaletik irudikatuta.
          Arte abstraktuak artelanaren alderdi kromatiko, formal eta estrukturalak nabarmentzen ditu eta beraiek indartuz hauen adierazkortasun-indarra agerian uzten du, betiere, modelo eta forma naturalak imitatu gura izan gabe.
          Hortaz, esan daiteke arte abstraktuaren ikuspegitik adierazpide figuratiboaren ordez, ikus-lengoaia autonomoa sustatzen dela berezko adierazpen-esangura duena.
          Ikus-lengoaia hau, alde batetik, kolorearen indarra goretsiz abstrakzio lirikorantz abiatzen diren fauvismo eta espresionismoan errotzen da eta, bestetik, estrukturazio kubistan, hainbat abstrakzio geometriko eta eraikitze elementu sortzen dituena.
          Abstrakzioa artearen historiako mugarri nagusietako bat da, artearen kontzepzio eta ulermenean aldaketa sakona suposatu duelako.
          XX. mendearen hasiera arte, adierazpen artistiko orok helburu figuratiboa zuen, hau da, esanahi edo irudi bat eskaintzen zuen (gauzaki bat, paisaia bat, sentipenak…). Arte abstraktuak joera honekin amaitzen du eta irudikapena ikus hizkuntza autonomo bezala ulertzen du, berezko esanahia eta justifikazioa dituena.
Beste era batera esanda, tradizionalki artelan baten aurrean egin ohi zen galdera -Zer esan nahi du?- desagertu egin da, artelanaren justifikazioa oinarri estetikoen bidez bilatzea aski delarik. Artelan bat berez erakargarria izan daiteke, esanahi konkreturik ez badu ere.
          Ikus hizkuntza berri hau XX. mendean zehar izugarri garatu da eta egungo Arte Garaikidean presentzia nagusia du.
Abstrakzioaren barnean bi estilo nagusi bereiz daitezke: Abstrakzio Geometrikoa eta Abstrakzio Lirikoa.
Mark Rothko
Piet Mondrian

Kandinskyk 1919an egin zuen lehen abstrakzioa. Espresionista zelarik ere, barneko beharrak adierazteko balio zuen arte bakarra abstrakzioa zela defendatuko zuen, beraz, espresionismoan aritu ondoren abstrakzioara pasa zen. Bi garai bereiz daitezke bere obran :

-        1910-1021. Gauza materialei baino gehiago, musikari eta izpiritualtasunari loturik zegoen bere obra. Koloreak eta hauen arteko erlazioak izan ziren elementu nagusi urte hauetako lanean.
-        1921-1944. Pentsamolde razionalista izan zen nagusi garai honetan Kandinsky artistarengan. Puntua eta lerroa izan ziren oinarrizko elementu bere konposizio guztietan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina