Wikipedia

Bilaketa-emaitzak

2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

GOTIKOA

 ARKITEKTURA GOTIKOA

         XII.mendearen bukaeran estilo gotikoak ordeztu zuen estilo erromanikoa. Frantzian agertu zen eta laster hedatu zen Europa osoan.
           Erromanikoa bezala, Gotikoa ere arte erlijiosoa izan zen, baina baita hirien boterearen eta aberastasunaren sinboloa ere. Katedralak izan ziren estilo horrretako eraikin adierazgarrienak, baina beste eraikin ez-erlijioso batzuk ere egin zituzten; esate baterako, gazteluak, jauregiak, udaletxeak eta unibertsitateak.
           Katedrala hiriaren erdigune bilakatu zen. katedralean erritu erlijiosoak egiteaz gain, gremioak eta udal-gobernuak biltzen ziren, udaletxeak eraiki baino. Hirien artean norgehiagoka sortu zen, katedralik handiena eta garaiena nork eraikiko.

EZAUGARRI NAGUSIAK

           Eraikin gotikoetan teknika arkitektoniko berriak erabili zituzten, eta horri esker, eraikin erromanikoak ez bezalako elizak eta eraikinak egin zituzten.
  • Ojiba-arkua edo arku zorrotza erabiltzen zuten. Gezi-muturreko forma duen arkua da, eta egitura bertikala duenez, aukera ematen du eraikin garaiak egiteko.
  • Gurutze-ganga erabilzten zuten. Ganga horren pisuari ez zion hormak eusten, baizik eta eraikin barruko zutabeek eta kanpoaldeko arbotanteek eta kontrahormek. Arbotanteek gangaren bultzada hartzen zuten eta kontrahormei bidaltzen zieten, zubi moduko bat balira bezala.

          Teknika horiei esker, ez zen horma lodirik egin behar, eta lehio handiak egin zituzten, argia eraikin barrura sar zedin. Lehiate horiek kolore ederretako beiratez eta arrosa-lehioz ixten zituzten. Hortaz, arte gotikoetako eraikinak gero eta garaigo eta argitsuago bilakatu ziren.
          Eraikin gotikoetako oinplanoek gurutze latindarreko formari eutsi zioten, baina burualdeak erdizirkularrak izan beharrean, poligonal bihurtu ziren, eta erdiko nabea alboetakoak baino askoz garaiago ata zabalago eraikitzen zuten.

ESKULTURA GOTIKOA

Gotikoko eskultoreek erlijio-gaiak adierazten zituzten batez ere, Kristo gurutziltzatua eta Ama Birjinia Haurrarekin.  Eskultorrek helburu didaktikoa izaten jarraittu zuen. Hala ere aldaketa handiak izan zituen erromanikoarekiko.
  • Mukulu biribileko eskulturak gero eta garrantzitsuago bihurtu ziren.
  • Irudiek forma errealista eta naturalak islatzen zituzten; pertsonaien jantziek, jarrerek eta keinuek gero eta xehetasun handiagoak zituzten. Nobleen eta burgesen lehen erretratuak egin zituzten.
  • Lerro kurbatua nagusitu zen, eta irudiak mugimendua adierazten hasi ziren.
  • Irudietan sentimenduak adierazteko interesa piztu zen: poza, tristura, mina, etb. Kristo gurutziltzatuak sufrimendua adierazten du, eta Ama Birjina pozik, semearekin ari da jolasean.
ESKULTURA MOTAK
          Gehien erabili zuten materiala harria izan zen, baina gero eta zurezko lan gehiago egiten hasi ziren.
erliebeek elizetako eta katedraleko portadak dekoratzen jarraitu zuten. 
          Tenpluaren barnealdeko beste leku batzuk garrantzitsu bihurtu ziren. Erretaula handiak zizelkatu zituzten, aldareak apaintzeko, eta aulkiteriak oso eszena konplexuz dekoratzen zituzten.
          Hilobi-eskulturak ere garrantzi handia izan zuen, gai erlijiosoko eskulturez eta hildakoaren erretratuz dekoratuta. Hildakoa ahalik eta zehatzen eta errealisten irurikatzen ahalegintzen ziren.
          Katedraletan, gargolak ere elementu garrantzitsuak izan ziren: izaki fantastikoen itxurako eskulturak, teilatuetako hustubide gisa erabiliak.

PINTURA GOTIKOA

          Hormen ordez, lehiate handiak jarri zituzten, eta ez zegoen lekurik pinturak egiteko.
          Gotikoaren hasieran, pintura adierazgarrienak liburuak apaintzen zituzten miniaturak eta katedraletako beirateak izan ziren.

          Geroago zuraren gaineko pintura garrantzitsu bihurtu zenez, pintura erretaula horiek, hasieran, ohol bakar batez zeuden osatuta, eta ondoren, zenbait oholez.

          Margolariek erlijio-gaiak margozten jarraitu zuten batez ere, baina pertsonen erretratuak ere egiten hasi ziren. Noble eta burges askok beren erretratuak enkargatzen zituztenean, beren boterea erakutsi eta etorkizunean ere gogoratzea nahi zuten.
          Pintura gotikoaren ezaugarri nagusiak hauek izan ziren: koloreen aberastasuna, urreztatua erabiltzea, hondoko paisaiak egitea, errealismoa adieraztea eta irudien mugimendua.